2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Lehenengo eguna

Kaixo lagunok!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Haur Hezkuntzako Ane Azkarraga ikaslea nauzue. Aurten, 2. mailan nago eta IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) da nire lehenengo lauhileko ikasgaietako bat.

Atzo, ikasgai honetako lehenengo saio praktikoa izan genuen informatika gelan. Bertan, hasierako uneetan, k(i)likatik blogean aritu ginen bertan zegoena ikusten eta aztertzen. 

Ondoren, k(i)likatik bloga ondo erreparatu eta gero, ikaskuntza prozesua zailduko duten bost erresistentzia idatzi genituen. Hori egin eta gero, bost horietatik gehien identifikatzen ginen hitza aukeratu genuen. Bigarren jarduera bezala, ikaskuntza prozesuari aurre egiteko bost balio aukeratu behar izan genituen. Behin bost balioak aukeratuta izan eta gero, bost horietatik batekin geratu behar ginen.

Hori egin eta gero, 3-4 pertsonako taldeak egin genituen eta bakoitzaren erresistentzia eta balioak amankomunean jarri genituen. Ondoren, talde bakoitzak erresistentzia eta balio bat aukeratu behar zuen. Gure taldeak erresistentzia bezala, deskonfidantza aukeratu zuen eta balio bezala konfidantza. Amaitzeko, talde bakoitzak bere erresistentzia eta balioak ozen esan zituen denon artean komunean jartzeko.

Azkenik, klasearen amaiera iritsi zen. Irakasleak joan aurretik bakoitzak hitz bat esan zezan eskatu zigun. Niri burura etorri zitzaidan lehenengo hitza "galduta" izan zen, izan ere, gure lehenengo klasea izan zen eta ez nintzen gauza handitaz enteratu.

Gaur bigarren saioan nago. Ia gaurko eguna nola dihoan.

Ondo izan!



 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina