Herenegun, Urriaren 15ean, gure IKT-ko bigarren saioa izan genuen. Egun hau, lehenengo egunarekin alderatuta hobeto joan zen, izan ere, blogaren kontua gehiago kontrolatzen hasi nintzen.
Bigarren egun honetan, blogaren inguruan hainbat gauza egin genituen. Hasteko, bakoitzak bere blogean, aurreko eguneko saio praktikoan egindakoa idatzi genuen. Hori egin eta gero, bloga aztertzen hasi ginen. Horrekin batera, orrialdeak nola egiten ziren ikasi genuen, baita bideo bat nola igotzen den ere. Gainera, gadgetak (erlojuak, egutegiak, eguraldia...) gure blogean nola jarri daitezkeen ere erakutsi zigun irakasleak. Nik, nire blogean erloju bat gehitu nuen.
Azalpen guzti horiek entzunda eta praktikan jarri eta gero, klasearen amaiera iritsi zen. Beraz, aurreko egunean bezala, gelatik irten aurretik gutako bakoitzak hitz bat esan behar izan zion irakasleari. Nire hitza "aurrerapen" izan zen, blogarekin nuen kontrola lehenengo egunekoa baino handiagoa baitzen.
